Urriaren 7an kobratuko du Udalak Ondasun Higiezinen Zerga

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko urr. 2a, 10:58

Udalak urriaren 7an kobratuko du Ondasun Higiezinen Zerga, IBI deritzona. Egun horretan, helbideratuta dauden erreziboak kobratuko dira eta helbideratuak ez daudenak, berriz, gutun bidez jakinaraziko dira. Borondatezko epea azaroaren 18ra arte dago irekita; ostean, premiazko prozedura betearazleari ekingo zaio eta ordaindu gabeko kuotak %5eko gainkarguaz kobratuko dira. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, berriz, azaroaren 11an kobratuko da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak