Txertoa hartu gura duten aramaioarrek kontsultategira joateko aukera izango dute, astelehenetik egubakoitzera. Goizez joan beharko dira, 09:00etatik 13:00etara.
Ezinduek etxean bertan
Era berean, Osakidetzak aditzera eman duenez, etxean dauden ezinduak euren mediku edo erizainarekin harremanetan jar daitezke txertoa etxean bertan hartzeko.
Gainera, 65 urtetik gorakoak zuzenean joan ahalko dira txertoa hartzera, bolanterik gabe.