Aramaixo taldeak irail hasieran ekin zion denboraldi-aurreari eta taldeko koordinatzaile Andoni Elejalde pozik dago orain artek lanarekin: "Jokalariak gogotsu daude, energiarekin. Jokalari aldaketak izan dira iazko denboralditik honakora, baina taldea orekatuta dagoela esango nuke".
Denboraldi berrirako helburua izango da, emaitza zehatzetatik harago, urte osoan erregulartasuna mantentzea: "Urte osoan erregulartasuna eta intentsitatea mantentzea izango da aurtengo erronka. Izan ere, hori lortzen badugu eta aste barruko entrenamenduetan lana ondo egiten badugu, emaitzak bakarrik etorriko dira".
Arabako talde onenen aurka
Taldea oraindik ez dago erabat zehaztuta baina aurten kopuru "polita" lortu dutela uste du taldeko koordinatzaileak: "Azken orduko aldaketarik ez badago, 10 edo 12 jokalari ziur izango ditugu. Kopuru polita da".