Sokazko instrumentuak dituzte oinarri: gitarra, banjo, mandolina zein kontrabaxua maisuki erabiltzen dute eta country bluegrass doinuekin ikuslea harrapatzeko gai dira. Laukote moduan etorriko dira Sastiñara; Agustin Zubiaga, Carlos Gomez, Jose Gutierrez eta Javier Garcia dira.
Aire libreko hainbat kontzertu eta jaialditan hartu izan dute parte eta gaur Bizente Goikoetxea plaza girotzen saiatuko dira, 20:00etan hasita.