Kilo eta 200 gramo dituen tomatea eman du Untzillako eliza pareko Agiriano sendiaren ortuak: "Baratza lehen aldiz jarri dugu bertan eta amak tomatea hartu zuenean harrituta geratu zen. Lehen aldiz landatu izanagatik lurra fresko-fresko dago, antza", dio Gaizka Agiriano arrasatearrak. Tomatea lehortu egingo dute, hurrengo urtean haziak eman ditzan. Landarea Barajuen auzokoa da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.