Lasterketa 15:00etan hasiko dute –14:00etan itxiko dute errepidea– azken urteotako ibilbide berdinean (7,8 kilometroko tramua da), eta guztira hiru txanda izango ditu probak (23,4 kilometro). Hala, lasterketa Euskadiko rallysprint txapelketarako puntuagarria da, eta baita Formula Libre Koparako, eta Abarth Koparako ere.
Iaz Antxustegi eta Urresti
Hamaika taldeko Gorka Antxustegi pilotuak eta Xabat Urresti kopilotuak irabazi zuten iaz Aramaioko lasterketa, Peugeot 205 autoaz. Berez, hiru tramuak osatzen azkarrenak Iker Gayoso eta Diego Fernandez izan ziren, baina epaileek lasterketatik kanpo utzi zituzten euren Mitsubishiak ez zituelako homologazio arauak betetzen. Hori horrela, hasierako bi txandatan bigarren denbora onena egindako markinarrek irabazi zuten.