Four Friends taldearen zuzenekoa gaur Aramaion

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko ira. 12a, 12:00
Four Friends taldea. Argazkia: Gaztelupeko Hotsak

Iraileko egubakoitzak musikatzeko ekimenaren barruan Bilboko Four Friends taldeak joko du gaur Aramaioko Sastiña ermitan (20:00).

Four Friends 1999ko azaroan sortutako taldea da, eta Deustuko Mr. Jam musika zentroa da taldearen abiapuntua. Egiten duten musikak hainbat esparru jorratzen ditu; swinga eta jazza nagusi badira ere, euren ibilbidean zehar erakutsi dute beste estilo klasiko batzuetara ere irekiak daudela: bluesa, bossa nova, funkya, rockabillya eta popa, esaterako.  

Beste bi kontzertu oraindik 

Datorren egubakoitzean, hilak 19, Tolosako The Romanticos taldeak joko du Sastiñan; blues eta swing doinuak eskainiko dituzte. Irailaren 26an, amaitzeko, Algortako Wets Bluegrass Band taldeak joko du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak