Eguraldi ona egiten badu Sastiña kanpoaldean joko dute; izan ere, antolatzaileen asmoa da zuzeneko musika kalean bertan eskaintzea. Eguraldiak ez badu laguntzen ermita barruan izango da kontzertua, 20:00etan.
B3 Dixieland taldea Gasteiztik dator eta dixie doinuak eskainiko ditu; 2007an sortu zen eta euren emanaldiek ordu eta erdi irauten dute gehienez. Zazpi kidek osatzen dute taldea eta ikusleek tronboia, banjoa, saxofoia, klarinetea eta kontrabaxua moduko instrumentuekin adituak diren musikariak ikusi ahalko dituzte.
Datozen beste hiru taldeak
Datorren egubakoitzean, hilak 12, Bilboko Four Friends taldeak joko du eta jazz zein soul estiloko doinuak eskainiko dituzte. Irailaren 19an Tolosako The Romanticos taldea dator; blues eta swing doinuak eskainiko dituzte. Irailaren 26an, amaitzeko, Algortako Wets Bluegrass Band taldeak joko du.