Biomasa proiektuaren berri emateko eskuorriak etxez etxe banatuko ditu Aramaioko Udalak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko irailaren 4a

Aramaioko baso-baliabideak aprobetxatu gura ditu Udalak herrirako energia sortzeko.

Aramaioko Udalak biomasa proiektuarekin lanean jarraitzen du buru-belarri. Sentsibilizazio kanpaina abiatuko dute iraileko azken astean, herritarrei informazio zehatza eman eta euren inplikazioa lortzeko. Hasteko, eskuorriak banatuko dituzte etxez etxe iraileko azken astean eta urrian zehar herritarrekin bilera informatiboak egiteko asmoa dute, Sastiñan. Erakusketa bat ere jarriko dute.

Eskuorriotan azalduko dute, besteak beste, biomasa zer den, energia egurraren bidez lortzearen abantailak zeintzuk diren eta Aramaion ezartzea zergatik den onuragarria: "Ikerketek ondorioztatu dute Aramaiorendako energia alternatiba aproposa dela. Bailarako baso-baliabideei balioa eman eta proiektuaren onurak herritar guztiekin partekatzeko apustua egin gura du Udalak". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak