Irailaren 8an hasiko dute ikasturtea Aramaioko San Martin eskolan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko ira. 2a, 11:18
Iazko ikasturteko lehen eguna.

Datorren astelehenean, hilak 8, hasiko dute ikasturtea Aramaioko San Martin eskolan. 2 eta 12 urte arteko 142 ikasle izango dituzte aurten, Haur Hezkuntzan 51 ikasle eta Lehen Hezkuntzan 91. Ikasturte berriko nobedadeen artean dago Elisabeth Izagirre aretxabaletarra izango dela zuzendari berria.

2014-2015 ikasturtean 17 irakasle arituko dira lanean; atzo, irailak 1, hasi ziren lanean. Laguntzaile bat ere izango dute eta baita Legutioko eta Duranako eskolekin batera partekatuko duten logopeda bat ere.

Eskolako atzealdea, garbituta

Uztailaren 9an eta 10ean auzolanean aritu ziren eskolako atzealdea garbitzen: "Asmoa da leku hori berreskuratzea ortu moduan erabiltzeko, udalaren laguntza lortzen badugu zati bat estaltzea ere nahiko genuke, euria egiten duenean ere umeekin erabili ahal izateko eta, gainera, landatzen duguna neguan ez izozteko", adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak