Azken bi zapatutan aritu dira lanean; orain arte lurrez eta belarrez osatutako areka harriez bete zuten lehen egunean eta herenegun zementuz bete zuten. Auzotarren trebeziaz aparte, Udalaren makina behar izan dute lanok egiteko. Auzoko plazara ematen duen errepidea da konpondu dutena. Bada, auzolanean eraikitako areka berriari esker Gantzagako errepide nagusia seguruagoa da egun.