Zuiako Koadrilako 350 haur batu ditu Euskararen Egunak Aramaion

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko uzt. 17a, 12:30

Puzgarriak eta Euskaraokea izan dituzte kiroldegian.

Zuiako Koadrilako herrietan udalekuetan parte hartzen ari diren haur guztiak Aramaion daude gaur Euskararen Eguna ospatzen. 350 ume inguru elkartu dira askotariko ekintzez gozatzeko: munduko herrialde ezberdineko galderekin osatutako pista-jolasa, puzgarriak, Euskaraokea, dantzaldia...

Bero itogarria izan arren ederto doa eguna: "Umeak ondo ari dira pasatzen, ekintzetan parte hartzen", adierazi du Zuiako euskara teknikari Manex Agirrek.

Helburu bikoitza

Eskualde mailako ekintza da eta urtero herri ezberdin batean egiten da. Helburu bikoitza du Euskararen Egunak, Agirrek zehaztu duenez: "Eskualdeko haurrak elkar ezagutzeko egun aproposa da, baina helburu garrantzitsuena da haurrek gaurko egunean euskaraz egin behar dutela barneratzea. Aramaioko ume gehienek modu naturalean egiten dute hori, baina eskualdeko beste herrietako haurren artean errealitatea bestelakoa da".

Azken helburu hori "gutxika" lortzen ari direla uste du euskara teknikariak eta horretarako begiraleen laguntza "ezinbestekoa" dela deritzo.

Aramaioko udalekuak datorren martitzenean amaituko dira, uztailak 22. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak