Muruko lanak gauzatzeko lehiaketa ireki du Udalak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko uzt. 17a, 11:10

Muru auzoko hondakin urak saneatzeko eta auzorako sarbidea egokitzeko proiektua lehiaketara aurkeztu du Udalak asteon, prozedura ireki bidez.  Iragarkiak jasotzen duenez, enpresa interesatuak lau hilabeteko epea izango du egin behar diren lan guztiak bukatzeko.

Obraren aurrekontua da 309.878 eurokoa (BEZ gabe) eta eskaera aurkezteko azken eguna da uztailaren 21a, Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialak (ALHAO) aurreikusten duenez.

Aspaldi egin beharreko obra

Ez da albiste berria Muru auzoko obrak beharrezkoak direla. Batez ere saneamendu lanak –ur zikinen eta euri uren sarea berritzea– eta auzorako errepidea egokitzea dira egin beharreko lan nagusiak. Errepideari dagokionez, auzotarrek salatu izan dute larrialdi kasuetan auzorako sarbidea oso zaila dela: "Anbulantziek ez dute hona etortzea nahi izaten eta behin sute bat gertatu zenean suhiltzaileek ezin izan zuten hemendik pasa errepidea oso estua delako". Dena ondo bidean, urtea amaitu baino lehen konponduko dira arazo horiek guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak