Egurrezko zubi berria jarri dute Aramaion

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko uztailaren 16a

Aramaioko Iturrizuri eta Matxain kaleak lotzeko zubi berria atzo jarri zuten garabi handi baten laguntzaz. Muntaketa lanak goizeko lehen orduetan egitea zen asmoa baina garabiaren kontrapisuetako bat zekarren kamioiak errepidean matxura izan zuenez, atzerapen txiki bat izan zuten. Madergia enpresakoek bi ordu inguru behar izan zuten zubiaren oinarria dagokion lekuan jartzeko. Hainbat herritarrek bertatik bertara jarraitu zituzten lanak. Jarraian, hainbat argazki.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak