Hasi dira udalekuak Aramaion

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko uzt. 9a, 12:51

Bi gaztetxo murala margotzen, Bizente Goikoetxea plazan.

Gaur hasi dira udalekuak Aramaion. 3 eta 12 urte arteko 107 umek eman dute izena aurten eta lehen egunean taldetan banatu eta taldearen ikur izango den murala margotu dute. Bizente Goikoetxea plazan eta parkean egon dira gaur.

Uztailaren 9tik 22ra ospatuko dira –bi egunak barne– eta ekintzak goizez egingo dira nagusiki, 09:00etatik 13:00etara. Izena eman duten umeak zaindu eta hezteko bederatzi begirale arituko dira lanean. Begirale guztiak dira aramaioarrak –izena ematerako orduan lehentasunetako bat zen– eta horietatik bost iaz ere aritu ziren. Beraz, lau begirale berri izango dira aurten.

Aspertzeko astirik ez da izango

Udalekuetan parte hartuko duten umeak –eta begiraleak– ez dira aspertuko, hiru astetan zehar denetariko ekintzak egingo dituzte-eta. Besteak beste, Gantzaga auzoan ortu ekologiko bat bisitatuko dute; ondo pasatzeaz gain, udalekuen helburua ere badelako gauza berriak ikastea. Eta noski, urtero egiten den Otxandioko igerilekurako bisitak ez du hutsik egingo. 

Zuiako Euskararen Eguna, Aramaion aurten

Bestalde, Zuiako Koadrilako Euskararen Eguna Aramaion ospatuko da aurten, uztailaren 17an. Oso egun polita izaten da; ondo pasatzeaz aparte, inguruko herrietako umeak ezagutzeko aukera izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak