Jende ugari batu zen Bizente Goikoetxea plazan San Martin jaiei hasiera emateko. Aurten herriko trikiti eskolako kideek izan zuten txupina botatzeko ohorea. Etxafuegoa lehertu bezain laster trikiti eta panderoen soinua girotu zituen aurtengo jaietako lehen uneak. Txistulariek ere egin zuten ohiko kalejira herriko plaza eta kaleetatik zehar.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.