San Martin jaiak direla-eta kultura etxe atzeko aparkalekua ezingo da erabili. Izan ere, urtero moduan, bertan jarri behar dituzte barrakak. Txosnagunea eta bertako agertokia direla-eta parkearen inguruko aparkalekuak ezin izango dira erabili eta zenbait kale ere itxiko dituzte. Hau da, autoek ezin izango dute bertatik ibili. Udalak barkamena eskatu du aldez aurretik sor daitezkeen eragozpenengatik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.