Sanmartinak Aramaion

Iazko zapia erabiltzeko deia egin du jai batzordeak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko uzt. 3a, 08:42

Jai batzordeak deia egin du iazko zapia armairutik atera eta aurten ere janzteko: "Aurten ere jaiak San Ferminen bueltan tokatzen direnez eta gauzak berrerabiltzea eta aprobetxatzea sanoa denez, iazko zapiak ateratzea proposatzen dizuegu". Iaz saldu ez ziren batzuk aurten ere jarriko dituzte salgai. 

Aurten ere parte-hartze prozesu baten ostean antolatu dira San Martinak. Jai batzorderik barik oso zaila izango litzateke haur, gazte zein helduendako jai-egitarau bat prestatzea eta horregatik aurten ere Udalak eskerrak eman gura dizkie festok antolatzeko lanean aritu diren norbanako zein taldeei. Jai batzordearen arabera, hainbat izan dira ekarpena egin duten elkarteak: "Urtean zehar egiten duten lanaz aparte, euren ekarpena egin diete jaiei, festoi kolore gehiago emanez eta herrikoiagoak bihurtuz".

Triki Kalejira taldeari keinua

Aurten Triki Kalejira taldea omendu gura izan dute: "Urteko beste egunetan ere kolorea eta doinua jarri duen, jartzen duen eta jarriko duen taldea omendu gura izan dugu. Urteotan jende asko pasa da Triki Kalejira taldetik eta oraindik osasuntsu eta indartsu jarraitzen dute. Eskerrik asko eta zorionak guztiei!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak