Josemari Velez de Mendizabalen hautagaitza Aramaiotik irten dela eta Aramaiok bultzatu duela azpimarratu nahi izan du idazle arabarrak. Hain zuzen, proposamena Aramaioko jende askok eta, tartean, azken urteotako alkate guztiek babestu dutela esan du Velez de Mendizabalek.
Horrez gain, beste bi Aramaioko semek dute sari berbera eta horren garrantzia azpimarratu du aurtengo saridunak: "Urrezko Zeledoidun gehien dituen Arabako herria da Aramaio", esan du.
Bere esanetan, Arabaren inguruan egin izan duen dibulgazio lana hartu du aintzat Gasteizko Udalak saria berari emateko.
Pozik agertu da Velez de Mendizabal, eta honakoa esan du: "Jaso ditudan errekonozimenduetatik, bi garrantzitsuenak, niretako, Aramaioko Seme Kutun izendatu nindutenekoa eta hauxe dira".