Astelehenean, San Juan bezpera, parrillan gertatutako txorizo, odolki, hirugiharra eta abarrak dastatu ondoren, San Juan sua piztu zuten Santa Agedatxo ermitaren aurreko zelaian: "Gazte eta ez hain gazte, makinatxo batek egin zuten salto". Eguna borobiltzeko su artifizialak izan zituzten.
San Juan egunean, meza, Lagunartea dantza taldearen emanaldia, pintxo potea, briska eta mus txapelketak eta umeendako puzgarriak izan zituzten.
Oso pozik parte-hartzearekin
Jaietako antolatzaileak oso pozik daude aurtengo festekin: "Parte hartze oso altua izan dute. Kaletik [Ibarratik] eta ingurutik jende asko etorri da. Martitzeneko puzgarrietan neska-mutiko pila bat izan ziren lehenengo opor egunak erretzen". Emaitza ikusita, jai batzordekoak ziur datorren urteko festak antolatzen gustura arituko direla.