Talde bakoitzak saio "motz" bat eskainiko du, asmoa delako bertaratzen diren herritarrak dantzan jartzea: "Dantza herrikoiak izango dira, guztiek parte hartzeko", adierazi du Lagunartean taldeko kide Ainara Inuntziagak.
Gastu berriei aurre egiteko
Biharko erakustaldiaren helburu nagusia da dirua lortzea. Horregatik tragoa eta tortilla zein txistorra pintxoa salduko dute plazan bertan, bakoitza euro baten. Izan ere, Udalak urtero ematen duen diru-laguntzarekin eta dantzari bakoitzak urtero ordaintzen duen 60 euroko kuotarekin ez da nahikoa gastu berriei aurre egiteko –gastu horien artean dago Aitor Villareal irakasle berriaren soldata, besteak beste–.