Aldaketak Aramaioko Argindar Banatzailearen fakturetan, uztailean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko eka. 9a, 09:30
Iparraldeko Guneko CHC sareko zenbait ordezkari udaletxean.
Espainiako Gobernuak uztail aldera ezarriko duen argindarraren tarifa berriak eraginda, aramaioar gehienei argindarra banatzen dien Aramaioko Argindar Bantzailea S.A. enpresak aldaketak iragarri ditu.

"Urtebeteko kontratuak egingo dizkiegu gure bezeroei, kilowattioari prezio finko, lehiakor eta egonkor bat jarrita. Hala, merkatuko gorabeherak ez dute zuzenean eragingo", adierazi dute. CHC energia sarearen barruan dago AAB enpresa; EAEn, Aramaiorekin batera, Oñati eta Tolosa bakarrik daude sare horretan. CHCk energia elektrikoaren sorkuntza kontrolatzen duenez, gai dira prezioa eurek markatzeko. Prezio hori uztailean jakinaraziko dio enpresa zentralak AABri, Espainiako gobernuaren tarifa-sistema berria ezagutzen denean.

Bateratze-lanerako bilera

Aldaketa hori dela-eta CHC enpresako Iparraldeko Guneko zenbait ordezkari izan ziren udaletxean, hilaren 4an: "Bateratze-lana izan zen helburua. Egoera komertziala aztertu genuen, datozen aldaketak ondo zehaztu eta esparru berrietara ireki gaitezkeen aztertu; oraingoz gaudenetan gelditzea erabaki dugu". Egoera komertziala "nahiko ona" dela diote. Etorkizunera begira, biomasa proiektua dute esku artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak