2014ko Arabako bertsolari gaztetxoen XIX. Eskolartekoa, zapatuan

Miren Mujika 2014ko mai. 27a, 15:31

2014ko Arabako bertsolari gaztetxoen Eskolartekoa azken txanpara heldu da jada eta maiatzaren 31n, zapatua, Legutioko Kultur Etxean, bertso festa egingo dute Arabako Bertso Eskolen eguna ospatzeko.

Maiatzaren 9an eman zitzaion hasiera eta bitarte horretan lau kanporaketa egon dira bi adin tartetan, 14tik beherakoak eta 14 eta 18 urte bitartekoak, bi modalitatetan, bertso jarriak eta bat-batekoak. Topaketak Gasteizen, Zalduondon, Aramaion eta Kanpezun egin dira eta orotara Gorbeialdeko, Gasteizko, Lautadako eta Mendialdeko haur eta gazteak aritu dira. Denera 60 bat haur eta gazte bertsolarik hartu dute parte.

Egitaraua

  • 11:00etan: bertso jarrien txanda Legutioko Kultur Etxean.
  • 11:30ean: 14tik 18 urte bitartekoak arituko dira bertso jarrietan eta bat-batekoetan. Handien mailako finala izango da, kanporaketetatik sailkatutako 6 gazterekin. Parte-hartzaileak:

           -Egoitz Iradier

           -Maddalen Arrausi

           -Maria Fuentes

           -Markel Yoyer

           -Peru Abarrategi

           -Unai Argote

  • 13:00etan: triki bertso poteoa herriko kaleetatik.
  • 15:00etan: herri bazkaria izango da herriko plazan. Eguraldi txarra eginez gero, frontoian.
  • 16:30ean: herri olinpiadak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak