Aramaioko Gure Esku Dago taldeak jaialdia antolatu du egubakoitzerako, hilak 23, Bizente Goikoetxea plazan (19:00). Festa "xume" bat antolatu dute eta helburua izango da ekainaren 8an Durango eta Iruñea lotuko dituen giza katera begira "beroketa ariketa" bat egitea.
Hasteko, saiheskiak jateko eta ardoa gura beste edateko aukera egongo da eta mokadutxoa egiteaz batera, bertso eskolako kideek bat-bateko kopla saioak eskainiko dituzte. Bertsolariez gain, Manex Arriolabengoak eta Maria Izagak zuzeneko musika eskainiko dute eta Sustrai taldekoek ere hartuko dute parte festan.
Giza katerako autobusean izena emateko azken eguna, maiatzaren 31a
Bestalde, ekainaren 8ko giza katera begira, aramaioarrak Irurtzun aldera joan beharko dira. Maiatzaren 23an erosi ahalko dira autobuserako txartelak. Era berean, autobusean izena emateko azken eguna izango da maiatzaren 31a. Egun horretan jarriko dute azken aldiz metroak saltzeko mahaia okindegi aurrean, 19:00etatik aurrera.