Ibarratik Uribarrirako errepidean (A-4024) eta Etxaguen eta Gantzaga arteko (A-4026) bidean tarte osoa asfaltatu behar dute. Lan horiek aste honetan bertan amaitzea espero dute. Era berean, Ibarratik Etxaguen auzora doan errepidean (A-4025) hiru kilometro osorik asfaltatu behar dituzte eta gainerako tartean zuloak bete.
Horixe bera egingo dute errepide nagusitik Azkoagara doan bidean (A-4021) eta Arriolara doan errepidean (A-4023). Hau da, bi horietan gaizki dauden tarteak konponduko dituzte. Diputazioak urtero egiten ditu asfaltatze lanak baina aurten ohi baino tarte luzeagoak hartuko dituzte.