Aramaioko San Martin eskola, "oso gustura" Irakurrin Kurrin ekimenak izan duen harrerarekin

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko mai. 16a, 08:00

Guraso eta ikasleak, hilaren 9ko solasaldian
Beste ekimen berritzaile bat abiatu du San Martin eskolak, Irakurrin Kurrin izenekoa. Irakurzaletasuna eta elkarbizitza bultzatzea du helburu eta lehen saioa joan den maiatzaren 9an egin zuten. Irakasle, guraso eta ikasleen artean, 35 parte-hartzaile izan zituen saioak, eta, antolatzaileen arabera, "oso gustura" aritu ziren.

Parte hartzaileek Patxi Zubizarretaren Xia Tenzinen bidaia miresgarria liburua irakurrita eraman zuten solasaldira. Liburuko pasarte bat aukeratu eta konpartitu zuten eta denetariko gogoeta, zalantza, interes eta eztabaidak azaleratu zituzten: "Interpretazio guztiak balekoak izan ziren, testuaren zentzua aberastuz". San Martin eskolako jantokian janari txinatarrarra afaldu zuten eta gero, taldetan banatuta, aukeratutako pasarte horien gaineko gogoetak egin zituzten.

Irakurri, gozatu eta oparitu

Era berean, irakurzaletasuna bultzatzeko beste ekimen bat da Irakurri, gozatu eta oparitu ekimena. Liburutegian euskarazko liburuak maileguan hartu izana saritzen du egitasmoak, besteak beste. Ekainaren 30era arte har daiteke parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak