2014/05/14 19:00

Zinema

'Aulki Hutsak' heriotzaren inguruko dokumentala eguaztenean Aramaion

'Aulki Hutsak' heriotzaren inguruko dokumentala eguaztenean Aramaion
Aramaioko Kultura etxea, Aramaio
Eguazten honetan, maiatzaren 14an, 'Aulki Hutsak' dokumentala emango dute Aramaioko Kultura Etxean, 19:00etan. 'Aulki Hutsak', heriotza eta dolu prozesuari buruzko dokumentala da, Iñaki Peña medikuak eta Arteman Komunikazioak koprodukzioak egindakoa. Heriotzaren inguruko sentimenduak (mina, hutsunea, haserrea…) hari bihurtu eta heriotza familian edo lagun artean bizi izan duten pertsonak elkarrizketatu dituzte ikus-entzunezkoa egiteko, baita arlo horretako profesionalak diren hainbat lagun ere. Dolu prozesua nolakoa den eta heriotzak utzitakoa nola gainditu daitekeen erakusten da, beraz. Dokumentalaren iraupena 57 minutukoa da eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez ikus daiteke. Horrez gain, gaztelaniako azpitituluak eska daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak