Aurtengo nobedadeetako bat da, 2000 eta 2001 urte artean jaiotako gaztetxoendako lasterketa berezia antolatu dutela (federatuta egon ala ez). Hala, edozein gaztetxok parte hartu ahal izango du lasterketa horretan, eta mendiko bizikleta gainean lehiatzea gustatzen zaion ala ez ikusi. Proba hori lasterketa ofizialak hasi baino ordubete lehenago egingo dute, 10:00etan hasita. Hala, parte hartu nahi duenak bizikletaz gertu egon beharko du ordu horretan.
11:00etan, berriz, 23 urtez azpikoak, eliteak eta master 30ak irtengo dira, 5 kilometro pasatxoko eta 180 metroko desnibeleko zirkuituari bost itzuli emateko asmoz. Eta bost minutu geroago irtengo dira gazteak, emakumezkoak, master 40 eta 50ak (hiru itzuli zirkuituari, 16,6 km). Azkenik, kadeteek bi itzuli emango dizkiote zirkuituari (11km).