Lorabarri Astea Aramaion, bertakoa mantendu eta esperientziak trukatzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko mai. 5a, 12:42

Iazko Lorabarri Asteko bisita gidatuko une bat.
Aramaioko Aramailur kontsumo taldeak eta beste zenbait taldek elkarlanean, Lorabarri Astea antolatu dute maiatzaren 9tik 17ra: "Iazko esperientzia ona eta arrakasta ikusita, aurten ere antolatu dugu. Elikadura burujabetza, herriko ondarea eta kultura, bertako ekoizpenak, herritarron ezagutzak konpartitzea, nekazaritza ekologikoa, sagargintza eta sagardoa... Denak izango dira presente".

Lehen ekintza izango da Divina eta Rakel Arriolabengoak gidatuko duten ogi ekologikoa egiteko tailerra. Azkoagako abadetxean izango da, 18:00etatik 21:00etara. Izena emateko 688 695 763 telefonora deitu behar da hilaren 7a baino lehen; prezioa da 20 eurokoa.

Hilaren 10ean sendabelarrak ezagutzeko ibilbide gidatua egingo du Gabi Villalbak plazatik abiatuta (11:00) eta hilaren 12an bideo emanaldia eta hitzaldia izango dira Sastiñan (18:00) Via Campesinaren mugimenduaren inguruan, Paul Nicholson-en eskutik.

Hilaren 13an ekonomatoko produktuen dastatzea egingo dute arratsaldean; hilaren 15ean, berriz, Aramaioko sagardoak dastatuko dituzte Juan Zuriarrain etnologoarekin batera. Aurrez eman behar da izena, 669 946 594 telefonora deituta.

Hilaren 16an baserriko konpostaren gaineko saioa gidatuko du Xabier Herrartek. Lorabarri Astearekin amaitzeko, azoka egingo da maiatzaren 17an; Bizente Goikoetxea plazan, 11:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak