Gure Esku Dago

Landa, Gorostiaga eta Velez de Mendizabalen mahai-ingurua, Aramaioko Gure Esku Dagok antolatuta

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko api. 30a, 10:33

Karmelo Landa, Hur Gorostiaga eta Josemari Velez de Mendizabal.
Aramaioko Gure Esku Dago lantaldeak antolatuta, mahai-inguru interesgarria egongo da maiatzaren 8an; Sastiñan, 19:00etan. 'Euskal Herriaren etorkizuna eta erronkak' izenburupean, EHUko irakasle Karmelo Landa, Seaskako zuzendari Hur Gorostiaga eta Josemari Velez de Mendizabal idazle eta ikertzaile aramaioarra gonbidatu dituzte.

Martxoaren 21ean aurkeztu zuten Aramaioko Gure Esku Dago taldea, Sastiñan. Aurkezpenean bertan irakurri zuten Sastiñako Udaberriko Adierazpena eta egunean bertan 100 bat lagunek sinatu zuten. Hala, ekainaren 8an Durango eta Iruñea lotuko dituen giza katean Irurtzunen egotea tokatu zaio Aramaiori eta herriko lantaldeak 100 metro saltzea jarri du helburu. Egubakoitzetan jartzen dituzte salgai metroak goiko tabernen inguruan, 19:00etatik 21:00etara. Oraingoz 40 bat metro saldu dituzte baina espero dute hasieran jarritako helburua betetzea. Kamisetak ere erosteko aukera egongo da bertan, hamar eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak