Enrique Ullibarriarana aramaioarra da Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiko kide berria

Leire Kortabarria 2014ko api. 11a, 17:39

Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusian aramaioar bat egongo da: Enrique Ullibarriarana. Aintzane Ezenarro izango da beste kide berria. Txema Urkijoren kargugabetzearen ondoren, horrela berritu da idazkaritza hori. 

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak onartu egin du Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza indartzeko proposamena, eta horrela, Aintzane Ezenarrok eta Enrique Ullibarriaranak osatuko dute, biktimen politiketarako aholkulari modura, Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren egitura. Biek proposamena onartu egin dute.

Modu honetan, Txema Urkijoren kargugabetzearen ondoren, Jonan Fernandez buru duen Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiak bereziki biktimen politikak garatzeko hiru pertsona izango ditu: lehenik eta behin, Monika Hernando, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria, eta berarekin batera bi aholkulari, Aintzane Ezenarro eta Enrique Ullibarriarana.  

1990a ezkero biktimen inguruan lanean

Enrique Ullibarriarana (Aramaio, 1961) Eusko Jaurlaritzako langile publikoa da. 1990an hasi zen biktimekiko bere dedikazioa eta harremana, hauei arreta eskaintzearen arduradun gisa. Biktimei zuzenduta Eusko Jaurlaritzak abian jarri zituen politika publikoen hastapenak ziren.

Ondoren, Biktimen Harretarako Bulegoaren Zuzendaritza sortu zen momentutik, berea izan da biktimen eguneroko arretaren ardura, beharrizanei erantzuna ematea eta erakunde eta administrazioarekiko hartuemanetan laguntza osoa eskaintzea. Horrela, "25 urte daramatza Eusko Jaurlaritzak biktimei eman dien arreta eraikitzen eta lan honetan beti adierazi du biktimekiko erabateko konpromiso eta inplikazioa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak