Urtarrilaren 18tik apirilaren 5era arte, lagun arteko bertso saioak egin dira Araban azken hamar asteotan, eta 15 taldek hartu dute parte. Guztira 19 bertso-saio egin dituzte eta apirilaren 5ean, zapatua, 2014ko Arabako Bertso-kuadrillaren jaia ospatu zuten Agurainen, eta talde guztien topaketa eguna izan zen.
Aguraineko ospakizuna goizeko hamaikak aldera hasi zen txosnetan egin zen hitzorduarekin. Bertatik, lau poteo desberdinetan banatu ziren, eta trikitiekin, albokekin eta gaitekin lagunduta, bertsotan aritu ziren tabernaz taberna. Eguerdi aldera, lau poteoak elkartu ziren eta bazkaria herrikoia egin zuten Andramari plazan.
Bazkaldu, kantuan egin eta dantza egin ostean, arratsaldeko bostetan puntuka aritu ziren bertsotan animatzen ziren guztiek. 18:00etan, Gibelurdinek musika taldeak kontzertua egin zuen plazan. Bertso-punk kontzertuak eman zion amaiera jaialdiari.