Ramon Ajuria Aramaioko alkatea 'Harira'-n

Amaia Txintxurreta 2014ko api. 8a, 12:30

Ramon Ajuria Aramaioko alkatea.
Ramon Ajuria Aramaioko alkatea izango da Goiena telebistako 'Harira' saioko gonbidatua, gaur, martitzena, 22:00etatik aurrera.

Eneko Azkarate aurkezleak gidatutako saioan, Aramaion puri-purian dauden kontuen gaineko azalpenak emango ditu alkateak, hala nola, biomasa proiektua, aurrekontuak, A-2620 errepidea itxita egon izanak eragindako kalte-ordainen auzia eta aurtengo Udalaren inbertsio nagusiak.

Bidali galderak alkateari

Herritarrek ere izango dute aukera alkateari galderak egiteko eta alkateak saioan emango die gainera erantzuna.

Galderak bidaltzeko modu hauek dituzue:

  • harira@goiena.com-era idatzita.
  • Twitter bidez #harira traola erabilita.
  • Whatsapp ala Telegram mezua 688 69 00 17 telefonora bidalita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak