Gure Esku Dago

Gure Esku Dago dinamikaren aurkezpena gaur

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko martxoaren 21a

Gure Esku Dago dinamikaren Aramaioko lantaldea aurkeztuko dute gaur Bizente Goikoetxea plazan, 19:00etan –eguraldi txarra bada, Sastiñan–. Duela hilabete egin zuten lehen bilera eta ordutik eguenero elkartzen dira kultura etxean.

Orain arte aurkezpena antolatzen eta jendea erakartzen aritu dira: "Oso erantzun ona jaso dugu herritarren aldetik". Ekainaren 8ko giza katerako jendea biltzen eta bestelako ekintzak prestatzen hasiko dira laster.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak