Martxoaren 8a dela-eta, askotariko ekintzak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko mar. 7a, 09:00
Bihar izango da Emakumeen Nazioarteko Eguna. Aramaion ere, urtero moduan, hainbat ekintza antolatu dira.

Itur-Zuri elkartekoen Emakume Astea gaur hasiko da, bingo afariarekin. 19:30ean hasiko da bingoa eta 21:00etan, berriz, afaria. Bihar La maquina del dueño antzezlana ikusteko aukera egongo da kultura etxean (19:30) eta hilaren 9an, Donostiako Lilatoia lasterketan parte hartuko dute. Hilaren 11n bideo-kafe saioa egingo dute kultura etxean (19:00), Criadas y señoras pelikularekin. Emakume Astearekin amaitzeko, martxoaren 12an, herriko Sustrai taldeak kontzertua eskainiko du Sastiñan (19:00). Ondoren luncha egongo da.

Bestalde, hilaren 11n Udalak deitutako kartel lehiaketako irabazleen berri emateko ekitaldia egingo dute kultura etxean (18:00). Horrekin batera, herriko lehen Berdintasun Plana aurkeztuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak