Aramaioarrek zapatuan eta martitzenean ospatuko dituzte Aratusteak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko ots. 26a, 10:57

Duela bi urte 'Aramaizo' bisitatu zuen Sevillako lagun koadrila.
Aramaiora ere iristear dira Aratusteak. Zapatuan herri osoa mozorrotuko da, eta martitzenean, berriz, San Martin eskolakoak izango dira protagonista. Udalak urtero antolatzen duen mozorro lehiaketan izena emateko azken eguna da otsailaren 28a.

Zapaturako Aramaioko Gazte Asanbladak, Itur-Zuri emakume elkarteak, Alaiak erretiratuen elkarteak eta herriko trikitilariek egun osorako egitaraua antolatu dute, Udalarekin elkarlanean: poteoa Bizente Goikoetxea plazatik (12:00), herri bazkaria pilotalekuan –txartelak salgai daude herriko tabernetan, hamar eurotan– (14:30), kalejira (17:00), mozorro lehiaketa eta ondoren umeendako tailerrak.

San Martin eskolan beldurra izango da aurtengo gaia

Bestalde, San Martin eskolan martitzenean ospatuko dituzte Aratusteak. Aurtengo gaia beldurra izango da eta zikloka mozorrotuko dira. Eskolako arduradunek aurreratu dutenez, besteak beste banpiroek, sorginek, giza-otsoek eta eskeleto bizidunek hartuko dute eskola. 14:00etatik 16:00etara egingo dute ikuskizuna: euririk egiten ez badu Nardeaga kaletik kalejiran jaitsiko dira Bizente Goikoetxea plazara. Euria egin ezkero, berriz, kiroldegian elkartuko dira guraso eta irakasleen aurrean urteroko ikuskizuna eskaintzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak