Vespa velutina-ren Arabako lehen habia Aramaion aurkitu zuten iazko urrian. 2012ko irailean liztor horien presentziaz ohartarazi zuen Diputazioak, baina habiarik topatzeke zeuden 2013ra arte. Habiok metro inguruko tamaina izan ohi dute, eta sarrerarako zulo bakarra; suhiltzaileek zulo horretatik pozoia sartu eta erabat ixten dute, liztorrak atera ez daitezen.
Protokolo guztia Udaleko webgunean kontsulta daiteke: www.aramaio.org.