Aurtengo aurrekontua martxoko lehen egunetan adostuko du Aramaioko udalbatzak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko ots. 3a, 11:46

Urtarrilaren 30eko osoko bilkurako une bat.
Urtarrilaren 30eko osokoan hainbat gai interesgarri landu zituen Aramaioko udalbatzak. 2014ko aurrekontua onartzeko luzapena onartu zen, esaterako. Alkateak esan zuenez, iaz baino diru kopurua txikiagoa izango du Udalak aurten: "Guretako diru sarrera nagusia den FOFEL [Diputazioaren ekarpena] delakoaren gainean ez dugu datu zehatzik jaso eta modu probisionalean ibili gara lanean".

Era berean, Ajuriak aurten ze prozedura jarraituko duten ere azaldu zuen: Orain zirriborro bat dugu eta helarazi diogu oposizioari. Laster auzoz auzo joango gara azalpenak ematen eta gero herri batzarra egingo da. Ogasun batzordetik pasa ostean osokoa egingo dugu martxo hasieran".

Garoñaren aurka, aho batez

Bestalde, mozioak izan ziren protagonista. Horien artean, EAJk Garoñako zentral nuklearra "behin betiko" itxi eta eraisteko mozioa: "Garoñaren behin betiko itxiera finkatu gura dugu. Itxiera onartuta dagoen arren, PPren Gobernua modu nahasgarrian ari da lanean berriro zabaltzeko eta hori ez dugu onartuko. Berriro martxan ez dela jarriko ziurtatu gura dugu", adierazi zuen EAJko zinegotzi Iñaki Nafarratek. Jeltzaleek egindako eskaerei beste bat gehitu zien Bilduk, herritarrak Garoñaren irekieraren kontra egingo diren mobilizazioetan parte hartzera deituz. Amaieran, aho baten onartu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak