Euriari aurre eginda, 45 bat lagun aritu dira Aramaion Santa Ageda eskean

Goizeko 10:00etan abiatu dira, eta bazkaltzeko Iturrieta sagardotegian etenaldia egin eta gero, arratsaldean jarraitu dute berriz. Goizean baserri auzoetan ibili dira; arratsaldean, berriz, kalean.

Bizente Goikoetxea abesbatzako, Bertso Eskolako eta Trikitixa eskolako 45 bat lagun atera dira Santa Ageda eskean aritzera. Txorizoa, intxaurrak... eta diru apur ere batu dute. Arratsaldean gehiago batzeko esperantza dute, gero hiru taldeen artean banatzeko. Hori bai, "herriari begirako gauzetan" gastatuko dutela ere garbi dute.

Erlazionatuak

Euriari aurre eginda, 45 bat lagun aritu dira Aramaion Santa Ageda eskean

Aramaio

Goizeko 10:00etan abiatu dira, eta bazkaltzeko Iturrieta sagardotegian etenaldia egin eta gero, arratsaldean jarraitu dute berriz. Goizean baserri ...

Debagoieneko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak telefonoan jaso gura dituzu?

  • Bidali ALTA 688 69 00 07 zenbakira Whatsapp bidez.
  • Batu zaitez Telegrameko @GoienaAlbisteak kanalera.