Bizente Goikoetxea abesbatzako, Bertso Eskolako eta Trikitixa eskolako 45 bat lagun atera dira Santa Ageda eskean aritzera. Txorizoa, intxaurrak... eta diru apur ere batu dute. Arratsaldean gehiago batzeko esperantza dute, gero hiru taldeen artean banatzeko. Hori bai, "herriari begirako gauzetan" gastatuko dutela ere garbi dute.