Arabako sagardo berria dagoeneko dastagarri

Ane Miren Etxeberria 2014ko urt. 18a, 12:22

Aurkezpen ofiziala Tribuñun egin zuten eguenean eta atzo, lagun artean, aurtengo txotx aroari hasiera eman zioten Iturrietan. Iaz, jende asko hurbildu zen eta aurten ere hala izatea espero dute Iturrietako kideek. Iaz bezala, aurten ere autobus zerbitzua eskainiko dute.

Irekiera ofiziala Trebiñun egin dute aurten eta bertan bertso elkarteko kideak izan ziren sagardoa dastatzen. Atzo aldiz, Iturrietan "modu sinple batean" hasiera eman zioten txotx garaiari. Txalama talde gasteiztarraren txalaparta, adar eta perkusio doinuek alaitu zuten giroa  herriko trikitilari eskolako kideen laguntzarekin. Azkenean 150 lagun elkartu zirela adierazi du Iturrietako sagardogile Peciñak, "lagun giroko hasiera eman genion, eta tonto tonto, azkenean 150 lagun elkartu ginen, lagun eta auzotar asko izan ginen".

Sagardoari dagokionez, aurtengoa, mitzakagoa omen da. Oraindik guztiz heldu gabe badago ere, edateko ona dagoela, sano, dagoela adierazi du Juanjo Peciña sagardogileak. Gipuzkoako sagardoarekin alderatuta, desberdina dela ere gaineratu du, kostaldeko teperaturarekin kolorea hartzeko denbora gutxiago behar izaten duelako.

Sagardo denboraldia maiatza bitarte izango da martxan eta iaz bezala, autobus zerbitzua eskainiko dute, "Debagoienetik jende asko hurbiltzen da, gertutasuna dela medio eta Gasteiz aldetik ere, geroz eta jende gehiago etortzen da. Autobus zerbitzua jarriko dugu aurten ere" gaineratu du Juanjok. Krisi garaian egon arren, gauzak gaizki dauden arren, "kuadrilan urtero etortzen da jendea, erritual bat bezala da sagadotegira etortzea", zioen, beraz, aurtengo denboraldia ere ondo joango delakoan dago Peciña.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak