Erantzunarekin "oso pozik" geratu ziren antolatzaileak, bertso eskolako Xabi Igoak gogoratzen duenez: "Oso harrera ona izan zuen deialdiak. 40 bat lagun elkartu ginen, giro ederrean". Aurten, gainera, Trikitixa Eskolakoak gonbidatu dituzte eta beraz, herritar gehiago elkartzea espero dute.
Lau entsegu
Otsailaren 1ean, zapatua, irtengo dira eskean. Iaz jasotako diruaren erdia Caritasera bideratu zuten eta beste erdia, berriz, Harreman Gobernuz Kanpoko Erakundeari eman zioten. Aurten bestelakoa da hasierako asmoa. Bildutako dirua hiru taldeen artean banatuko dute, diru horrekin herriarendako zerbait antolatzeko.
Oraindik otsailaren 1eko egitaraua ez dute zehaztu baina iragarri dute urtarrilean lau entsegu egiteko asmoa dutela. Gaur izango da lehena eta hurrengoak hilaren 16an, 23an eta 30ean egingo dituzte, kultura etxean (19:00).