Haurrendako egun handietako bat, zalantza barik, Olentzeroren etorrera izango da. Elkartasuna guraso elkarteak egindako gonbidapena gustu handiz jaso ostean, baso bidetik jaitsiko da traktorean, eta trikiti doinuez zein laguntzaileen kandelez inguratuta, kalejiran joango da Sastiñaraino. Bizente Goikoetxea eta Papargorri abesbatzen saioa entzun ostean, ikazkin maitatuenak Sastiñan jasoko ditu haurren gutunak; banan-banan, urtero bezain gertuko. Gero gaztaina erreak eta sagardoa dastatzeko aukera egongo da.