2013/12/04 - 2014/01/01 21:38

Alaiak elkartearen logotipo lehiaketa

Alaiak elkartea, Aramaio

Elkartea identifikatuko duen logotipoa aukeratzeko lehiaketa deitu du Alaiak erretiratu elkarteak. Aramaion jaio eta bizi den edonork har dezake parte; irudia aurretik inon argitaratu gabekoa eta beste lehiaketa batzuetan aurkeztu gabekoa izan beharko da. Irudiaren balio artistikoa eta ordezkatzeko zein komunikatzeko duen gaitasuna hartuko ditu aintzat epaimahaiak. Era berean, moldatzeko erraza duen diseinua den ere baloratuko dute, euskarri ezberdinetan erabili ahal izateko. Hori bai, epaimahaiak lehiaketa irabazlerik gabe uztea erabaki dezake, aurkeztu diren lanek ez badute gutxieneko kalitaterik. Abenduaren 31a baino lehen bidali beharko dira lanak, honako helbide elektronikora: alaiak202@gmail.com.

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak