2013/06/19 - 2013/12/31 17:00

Zuiako Koadrilan begirale, ume-zaintzaile edo entrenatzaile izateko deia

Zuiako Koadrilan begirale, ume-zaintzaile edo entrenatzaile izateko deia
Udaletxean, Aramaio

Zuiako Koadrilan bizi direnei lan egiteko aukera erraztu gura die Koadrilako euskara zerbitzuak. Eskualdeko begirale, ume-zaintzaile eta entrenatzaile euskaldunen zerrenda osatu guran dabil. Zerrendan sartzeko honakoa egin behar da: udaletxera jo eta eskaera orria bete. Eskaera orriarekin batera interesatuak gura duen dokumentazioa aurkez dezake, curriculum-a hobetzeko. Derrigorrez aurkeztu beharreko bakarra da euskara titulua. Zertarako? Euskara zerbitzuak jasotako eskaerekin datu base bat osatu gura du, aisialdi eta kirolaz arduratzen diren enpresa eta elkarteei eskaintzeko. Ohar garrantzitsua helarazi dute: "Koadrilak ez du inor kontratatuko, bitartekari lana egingo du".

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak