2013/05/25 - 2013/05/26 14:30

Eguzkierripa Rock 2013

Andra Mari ermitan, Aramaio

Aramaioko Gazte Asanbladak gertu dauka Eguzkierripa Rock jaialdirako egitaraua, bosgarren urtez. Helburua ondo pasatzea: "Parranda eder bat bota eta lagun berriak egiteko elkartzen gara", dio Aitor Zabala asanbladako kideak. Bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko herriko tabernetan. Egun osorako egitaraua prestatu dute: 12:30ean poteoa animatua egingo dute eta bazkaria 14:30ean hasiko da, Eguzkierripa auzoko Andra Mari ermitan. Txartelak salgai daude dagoeneko Ibarrako tabernetan. Bazkalostean, limitadua berriro ere irabazi beharko dute aramaioarrek otxandiarren aurka, hainbat jokoren bitartez. Eguna borobiltzeko sei taldek kontzertua eskainiko dute: Gorroto, El exterminio de la raza del mono, Dirty Brothers, Bertso Tabern, Rumba Gerrilla eta Izargi izango dira gonbidatuak.

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak