2013/04/17 21:00 - 21:30

Luis Mari Azkargorta 'Kanto' preso aramaioarraren egoera salatzeko agerraldia

Sastiñan, Aramaio

Aramaioko eta Bergarako Herrira mugimenduek Luis Mari Azkargorta Kanto euskal preso aramaioarraren egoera salatu eta antolatuko dituzten mobilizazioen berri emateko agerraldia egingo dute apirilaren 17an Sastiñan (19:00): "Egitarau sendoa antolatu dugu Bergarako eta Aramaioko Herrira mugimenduko kideok, bi herrietako hainbat talde eta eragileren laguntzarekin", diote.  Azkargortaren inguruan eginiko elkarrizketa bidezko bideo labur baten aurkezpena ere egingo dute hilaren 17ko agerraldian. Kanto 1988ko apirilaren 22an atxilotu zuten, eta ordutik Espainiako hainbat espetxetatik pasatu da. Egun Zuerako (Zaragoza) espetxean dago. 197/2006 doktrina ezarri zioten eta 2018ra arte luzatu diote kondena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak