2012/11/17 18:30 - 20:00

Euskal Herriko Trikitilari Gazteen txapelketa

Euskal Herriko Trikitilari Gazteen txapelketa
Kultur etxean, Aramaio

Zaldibarko Udala da txapelketaren antolatzaile nagusia; Gipuzkoan eta Araban egiten dira kanporaketak eta aurten Arabakoa Aramaion egitea erabaki dute: "Agurainen egin izan dira kanporaketa gehienak baina aurten Gipuzkoara hurbildu gura izan dugu", adierazi du Zaldibarko Rafa Urizar Kultura zinegotziak. Aramaiok Udalak gustura jaso zuen antolatzaileen eskaera. Sei bikotek hartuko dute parte biharko kanporaketan: "Gehienak gipuzkoarrak dira baina badago Nafarroako bikoteren bat".  Bi kanporaketetan puntuazio altuena lortu duten zortzi bikoteak abenduaren 2an Zaldibarren jokatuko den finalerako sailkatuko dira. 14 urtetik 19 urtera artekoak dira parte hartzaileak eta bikote bakoitzak lau kantu interpretatuko ditu; trikiti eta pandero doinuez gain, abestu ere egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak