2012/10/30 - 2012/11/11 19:00
Itur-Zuri elkartekoek zineforuma antolatu dute aste honetarako eta hurrengorako; udazkenean ekintza gutxi izaten direlako antolatu dute. Hauexek dira ikusi ahal izango diren pelikulak: bihar, urriak 30 'Inside Job', azaroaren 6an 'Una verdad incomoda' eta azaroaren 8an 'Bowling for Columbine'. Pelikula horiek guztiak Kultur etxean proiektatuko dira, 18:00etan. Zikloarekin amaitzeko ipuin kontaketa saioa izango da Sastiñan, azaroaren 10ean (22:00). Ernesto Agirre izango da kontalaria eta baikorrendako saioa dela aurreratu dute: '¿Quién dijo que todo está perdido?'.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.