2012/03/24 18:30 - 21:00

Arabako koadrila arteko bertso txapelketaren finala

Pilotalekuan, Aramaio

Zapatuan amaituko da Arabako koadrila arteko bertso txapelketa, Aramaion. Duela bi urte Aramaiokoa izan zen koadrilarik onena bat-bateko modalitatean, baina aurten Aramaiotik bi koadrilek parte hartu badute ere, ezingo da orain bi urteko lorpena errepikatu. Aurten bat-bateko finalean Aiaraldeko Altubepekoak eta Aguraingo Sorginetxe koadrilek hartuko dute. Hori bat-bateko modalitatean izango da, idatzizkoan Aramaiok izango du-eta ordezkaritza: Aramaioko Ai Ene!.

Azken txapelketan ere finalera heldu ziren baina ezin irabazi; ea aurten arantza hori kentzeko aukera duten. Ez da lan erraza izango, Martin Arriolabengoa taldeko kidearen arabera aurkari izango duen Gasteizko Martin Ttipia koadrilak "oso maila altua" duelako: "Bertsoa nola abesten den, ondo antzeztu den... Hainbat detaile hartzen dira kontuan, bertsoaren edukiaz haratago doazenak. Eurak oso ondo abesten dute eta antzezterako orduan ere trebeak dira. Ahaleginak egingo ditugu irabazteko, baina lehen helburua lan txukuna egitea da, eta noski, ondo pasatzea".

Araba osoa Aramaiora
Arabako bertsozale elkarteak jai handia egin gura du zapaturako. Hala, doako autobusak jarri dituzte Arabako txoko ezberdinetatik, besteak beste, Laudio, Amurrio, Agurain eta Gasteiztik. Saioaren prezioari dagokionez, frontoian egingo den herri bazkarirako eta bertso saiorako sarreren prezio arrunta 25 eurokoa da; elkarteko bazkideendako 20 euro eta 16 urtetik beherakoendako, berriz, 15 euro. Final handia bakarrik ikusteko zazpi euro da prezio arrunta; bazkideek bost euro ordaindu behar dute eta 16 urtetik beherakoek, azkenik, doakoa izango dute sarrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak